Skip links

Blog

Pantailetan ere euskaraz hitz egin dadin

 

Ba al daude euskarazko ikus entzunezkoak sarean? Eta, egotekotan, non daude edukiok?

Galdera horren bueltan eta euskarako ikus entzunezkoek sarean duten presentzia, edo presentzia ezarekin, kezkatuta jaio zen Pantailak Euskaraz mugimendua. Taldea iaz sortu zen eta buru belarri dabiltza ordutik euskarazko ikus entzunezkoak sarean duten presentzia indartu nahian. Oraingoan, eta Euskaraldiarekin elkarlanean, Pantailaldia jarri dute martxan. Hurrengoa planteatzen du ariketak: azaroaren 18ra bitarte euskarazko eduki digitalak kontsumitzea eta hauek zabaltzea. Horrela sarean dauden euskarazko ikus entzunezkoak ezagutzera emango dituzte ikusleek datozen egunetan.

Pantailaldian parte hartzen duten herritarrek hurrengo konpromisoa hartuko dute: azaroaren 18ra bitarte euskarazko eduki digitalak besterik ez dituzte kontsumituko. Horretarako, baliabide zerrenda zabaldu du Pantailak Euskaraz mugimenduak, euskarazko eduki digitalak non ikus daitezkeen adieraziz: Besteren artean, bertan dago Zer Non Ikusi katalogoa. Gookapi proiektua, euskarazko haurrentzako eduki interaktiboak sarean zabaltzeko proiektua den heinean, Zer Non Ikusi katalogoaren parte da. Webgunean sartuta, katalogoan topa ditzakezu gure edukiak.

Sartu eta izan zaitez Pantailaldiaren parte. Bertan topa ditzakezu Lizen Sormen Tailerra, Iratxoen Kantu Sekretuak edota 22. Korrikan Donostian zein Amurrion egindako Iratxoen ekitaldiak.

Anima zaitez euskarazko edukiak kontsumitu eta zabaltzera! Batu Pantailaldira!

This website uses cookies to improve your web experience.