OHIKO GALDERAK


1. Zer da Gookapi?

Gookapi lehen plataforma interaktiboa da, 0 eta 9 urte bitarteko haurren ikaskuntza eta dibertsioa sustatzeko diseinatua. Gure helburua etxeko txikiak garapen jasangarrian eta balioetan heztea da. Ezagutu nahi gaituzu?


2. Zein gailutan erabili dezaket Gookapi?

Webgunea: www.gookapi.eus helbidearen nabigatzaile nagusietan. Mugikor eta tabletetan: Google Play eta App Store dendan "GOOKAPI" aplikazioan.


3. Nola funtzionatzen du eduki interaktiboak?

Eduki interaktiboa zure istorioa sortzean oinarritzen da. Hau da, kapituluaren erreprodukzioan hainbat aukera agertuko dira pantailan. Gustukoen duzuna aukeratu eta abenturarekin jarraitu besterik ez duzu egin behar.


4. Eduki guztiak doakoak ahal dira? 

Bai, Gookapi guztiz doakoa da erregistratutako erabiltzaileentzat


5. Nola funtzionatzen du 360° edukiak?

Gailu mugikor batean (Android/IOS) 360°ko bideo bat irekitzen dugunean, gure mugikorra gorantz, beherantz, ezkerrera eta eskuinera mugitu beharko dugu, eta abenturaz ahalik eta angelu guztietatik gozatu ahal izango dugu. Hala ere, web nabigatzaile batetik (ordenagailu batetik) ikusten ari bagara, gure ikus-angelua mugitu ahal izango dugu, gure sagua pantailan arrastaka eramanez.


6. Nola egin behar da Gookapin izena emateko?

Sartu gookapi.eus helbidean eta klikatu eskunaldean agertzen den ikonoan. bertan, behealdean, sakatu "Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu". Bete eremu guztiak eta "Onartu". kontua iada aktibatuta izango duzu, beraz, joan hasierako orrira, eta klikatu berriz eskuinaldean agertzne den ikonoan, eta erregistratzeko erabili dituzun helbide elektronikoak eta pasahitza sartuta BARRUAN ZAUDE!


7. Nola aldatu nire pasahitza?

Pasahitza aldatzeko, sartu zure profilaren ikonoan, eta sartu “Aldatu Pasahitza”.


8. Zer egin behar dut produktore bat banaiz eta nire edukia partekatu nahi badut?

Idatz iezaguzu eta gu arduratuko gara jarraitu beharreko urrats guztiak azaltzeaz. (gookapi@gookapi.com posta elektronikora idatzi)

 

9. Nola aldatzen da hizkuntza?

Hizkuntza beti aldatzen da goiko eskuinaldean. “eu” aukeratzen baduzu, euskaraz jarriko da. “es” aukeratzen baduzu, gaztelerara aldatuko da.